2025eko SAN FAUSTOAK

LARUNBATA 11
18:00  Kuadrillen elkarretaratzea Udaletxean.
18:10  Alkate txikien eta kuadrillen harrera eta aurkezpena Udaletxean.
18:30  Yeray González, gure pregoilariari omenaldia.
18:35  Gure Eskarabilera maitagarriaren aurkezpena.
18:40  Alkate Txiki, Alkate eta Herriko Taldeaken agurra.
18:55  Pregoia Udaletxetik.
19:00  Txupinazoa Udaletxetik.
19:00  Kuadrillen jaitsiera Eskarabilerarekin.
21:30  Jaitsieraren amaiera, Solobarria karpan. Eskarabilera Saria emango zaio "Jaitsierarik
            Onenari", eta gero, lonjak irekiko dira.
21:30  Kalejira Gazte-leku fanfarrearen eskutik oinezkoen kaleetatik.
22:00  Disko festa Sound gazteentzat Solobarria karpan.
22:30  Lehian Erromeriaren kontzertua Arizgoiti plazan.
00:30  Dantzaldia Gard3n orkestarekin Trenbide-Zabaltzan.

Herriko Taldeakeko zuzendaritza batzorde berria

Gaur, otsailak 20, Herriko Taldeakeko koadrilek zuzendaritza batzorde berria aukeratu dute. 

Bileran Basajaunak, Itsaslapurrak eta Txanogorritxu Ta Otso Maltzurra abalatutako hurrengo hautagaitza aurkeztu da:

LEHENDAKARIA: Ane García (Zoroak) 

LEHENDAKARIORDEA: Txema Pereda (Edurre) 

DIRUZAINA: Mikel Salcedo (Edurre) 

IDAZKARIA: Asier Zamacona (Ogeta Bat) 

BATZORDEKIDEA: Sonia Borreguero (Basatiak) 

BATZORDEKIDEA: Yera Marcos (Aldatxa) 

BATZORDEKIDEA: Dionisio Higueruelo (Alaiak) 

BATZORDEKIDEA: Ander Beltrán de Nanclares (Txikerrak) 

Bozketaren emaitza hurrengoa izan da: aldeko 15 boto eta abstentzio bat.

Herriko Taldeakeko zuzendaritza batzorde berria

batzorde berria

Gaur, otsailak 22, Herriko Taldeakeko koadrilek zuzendaritza batzorde berria aukeratu dute.

Bileran, Laguntasuna, Txikerrak eta Urbiko Lagunak abalatutako hurrengo hautagaitza aurkeztu da:

LEHENDAKARIA: Ane García (Zoroak)
LEHENDAKARIORDEA: Txema Pereda (Edurre)
DIRUZAINA: Alberto Santamaría (Basatiak)
IDAZKARIA: Borja Sánchez (Txanogorritxu ta otso maltzurra)
BATZORDEKIDEA: Sonia Borreguero (Basatiak)
BATZORDEKIDEA: Mikel Salcedo (Edurre)
BATZORDEKIDEA: Asier Zamacona (Ogeta Bat)

Bozketaren emaitza hurrengoa izan da: aldeko 15 boto eta abstentzio bat.

San Fausto 2023 Egitaraua

Kartela 2023Urriak 7, larunbata
18:00 Kuadrillen elkarretaratzea udaletxean
18:10 Alkate txikien eta kuadrillen harrera eta aurkezpena udaletxean
18:30 Sofia Otero pregoilariari omenaldia udaletxean
18:35 Eskarabilleraren aurkezpena
18:40 Alkate txikien agurra
18:45 Alkatearen agurra
18:50 Herriko Taldeaken agurra
18:55 Pregoia udaletxetik
19:00 Txupinazoa udaletxetik
19:00 Kuadrillen jaitsiera Eskarabilerarekin, hurrenkera honetan: Hauspoak, Ontzak, Urbiko Lagunak, Ogeta Bat, Zigorrak, Basajaunak, Edurre, Zoroak, Txanogorritxu ta otso maltzurra, Alaiak, Itsaslapurrak, Basatiak, Laguntasuna, Txikerrak, Mozkorrak eta Aldatxa
21:30 Jaitsieraren amaiera Solobarria plazan, eta jaitsierarik onenari saria
21:30 Kalejira Gazte-Leku fanfarrearekin oinezkoen kaleetatik
22:00 Disko Festa Sound Solobarria plazan
22:30 Kontzertua Arizgoiti plazan: Oxabi
00:30 Dantzaldia San Fausto plazan: Mandala Macroshow

San Fausto 2023 kartel-lehiaketen deialdia

Lanak Basauriko Udaleko Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan aurkeztu ahal izango dira, lanegunetan, 8:00etatik 14:00etara abuztuaren 31era arte.

Txikien lehiaketan parte hartzeko, kartelak DIN A-3 neurrikoak izango dira, eta atxikitzen den ereduaren araberakoak.

Lehiaketen oinarriak esteka hauetan:

  • “Senior” kategoria

https://www.bizkaia.eus/lehendakaritza/Bao_bob/2023/05/24/II-2422_eus.pdf?hash=0700372ccfd2e3e75cd0051d25b760d9

  • “Txiki” kategoria

https://www.bizkaia.eus/lehendakaritza/Bao_bob/2023/05/24/II-2426_eus.pdf?hash=69f731e535fc3d3c684e863678cd16d3

Zigorrak, Itsaslapurrak y Herriko Taldeak Komunikatua

Sare sozialetan eta komunikabideetan agertutako informazioen aurrean, kuadrillen arteko sokatira lehiaketan gertatutako gertakari bati buruzkoak, Herriko Taldeak-ek eta Zigorrak eta Itsaslapurrak kuadrillek honakoa adierazi nahi dugu:

Zigorrak kuadrilako kide baten bideo bat zabaldu da Itsaslapurrak-eko pertsona bati sarrera galaraziz, ekitaldi horretarako janzkera-arauak ez betetzeagatik.

Sokatira kuadrillen arteko ekitaldi ofiziala da, eta hori arautzen dituzten arauak aho batez onartuta dituzte Herriko Taldeak osatzen dugun 16 kuadrillek. Janzkera koadrillen artean hainbat bileratan eztabaidatzen ari den gaia da. Hala ere, gure ustez, hain gai sentiberak eztabaida luzea eskatzen du. Horren ondorioz, erabaki zen janzkeraren gaia jaiak igaro eta gero aztertzea. Herriko Taldeak beti saiatu da kuadrilla bakoitzaren janzkera ofiziala zaintzen, batez ere ekitaldi ofizialetan, gure esentzia ez galtzeko. Izan ere, horrek, beste herrietatik bereizten gaitu.

Gainera, adierazi nahi dugu parte-hartzaile horren aldetik sare sozialetan zabaldutako informazioa ez dela zuzena. Gure ustez, Basauriko jai-eredua ez ezagutzea izan daiteke horren arrazoia. Ez baitu informazioa lortu bere koadrillaren eta Herriko Taldeak-en bitartez.

Behin baino gehiagotan adierazi zuen ekitaldian sartzeko asmoa, nahiz eta bere koadrillatik esan ez zituela arauak betetzen. Zigorrak koadrilla aho batez onartutako arauak aplikatu zituen. Hala eta guztiz ere, barkamena eskatu nahi du jokaeraren bat desegokia izan bazen.

Gure ustez, jarduera horiek ospea kendu eta boikota egin nahi diote hainat jendek egiten duen lanari. Gainera, LGTBI kolektiboaren aldarrikapenak, guztiz bidezkoak direnak, deslegitimatzen laguntzen dute. Kolektibo horrek beti izan du lekua gure jaietan, aurreko urteetan egiaztatu ahal izan den bezala.

Basauri Sanfaustos 2022. egitaraua

Basauriko jaiak 2022 Kartela

Urriak 8, larunbata

18:00 Kuadrillen elkarreratzea Udaletxean.
18:10 Alkate txikien eta kuadrillen harrera eta aurkezpena Udaletxean.
18:30 Conchi Basabe, gure pregoilari ospetsuari omenaldia.
18:35 Gure Eskarabilera maitagarriaren aurkezpena.
18:40 Alkate txikien agurra.
18:45 Alkatearen agurra.
18:50 Herriko Taldeak-en agurra.
18:55 Pregoia Udaletxetik.
19:00 Txupinazoa Udaletxetik. Gora San Fausto! Gora gure Eskarabilera! Gora Basauri!
19:00 Kuadrillen jaitsiera Eskarabilerarekin.
21:30 Jaitsieraren amaiera, Solobarria karpan. Eskarabilera Saria emango zaio "jaitsierarik onenari", eta gero, lonjak irekiko dira.
21:30 kalejira Gazte-leku fanfarrearen eskutik oinezkoen kaleetatik.
22:00 Disko festa Sound gazteentzat Solobarria karpan.
22:30 Euskal jaia!! Guda dantza-ren kontzertua Arizgoiti plazan.
23:59 Dantzaldia remix orkestarekin San Fausto plazan.

KUOTAK

GARRANTZITSUA AURTEN!
KOADRILEN BAZKARIRA APUNTATZEKO AZKEN EGUNA → URRIAK 3

IZENA EMATEKO KUOTA

 Helduak → 20€

 Gazteak (12-17) → 10€

 Txiki ama/aita kide izanda → 0€

 Txiki ama/aita kide EZ izanda →5€

 Kuadrillen bazkaria (Izena emateko urriaren 3 arte soilik) → 10€

 Karparamartxo → 10€

--------------------------------------------------------------------------

Bankutik egin nahi duenarentzat

Número de cuenta BBK: ES94 2095 0097 409105428363

Gaian jarri IZENA ETA KUOTA
__________________________________________________________________________

ZUZENEAN IZENA EMATEKO LEKUA ETA DATAK

Non → Basozelaiko Zentro Zibikoan; Ariz gelan.
Egunak eta ordutegia → Irailaren 30etik urriaren 7ra, 18:30tik 21:00 arte

BASAURI BIZIRIK Herriko Taldeaken kulturaren aldeko apustua.

Basauri BizirikHerriko Taldeakek zenbait kultur eta kirol ekitaldi antolatuko ditu urriaren 9 eta 17 artean, Basauri Bizirik lelopean. Ohiko jai batzuk ospatu ezin izanak ez du esan nahi geldirik geldituko garenik. Kulturaren sustapena eta ekitaldiotan basauritarren parte hartzea Herriko Taldeak osatzen dugun 16 kuadrilek ukaezintzat ditugu.Basauri Bizirik-en programak 30 ekitaldi inguru ditu. Bederatzi egunetan zehar kontzertu, musikal, zirku, kirol ekitaldi eta hainbat motatako ikuskizunak izango ditugu. Adin eta gustu guztientzat prestatutako programa da, edozein basauritarrek gozatzeko modukoa.

Ekimen guztiak ingurune seguruan ospatuko dira, Social Antzoki eta Solobarriako karpan batik bat. Horrez gain Bizkotxalden eta herriko beste toki batzuetan ere ekitaldiak antolatuko dira. Bihar 17:00etatik aurrera, urriak 1, gonbidapenak Social Antzokiko lehiatilan jaso ahal izango dira. Xehetasun guzti horiek gure sareetan, herrian zehar dauden karteletan eta “Herriko TaldeApp” (Android eta IOS) aplikazioan aurki daitezke.

Beti bezala, Herriko Taldeakek, Basaurin pentsatzeari utzi gabe, gurekin elkarlanean urteak daramatzaten elkarte eta artistak kontuan hartuta.

Basauri bizirik dagoela uzteko modu heberik ez zaigu bururatzen.

#BasauriBizirik

Basauri Bizirik