Zigorrak, Itsaslapurrak y Herriko Taldeak Komunikatua

Sare sozialetan eta komunikabideetan agertutako informazioen aurrean, kuadrillen arteko sokatira lehiaketan gertatutako gertakari bati buruzkoak, Herriko Taldeak-ek eta Zigorrak eta Itsaslapurrak kuadrillek honakoa adierazi nahi dugu:

Zigorrak kuadrilako kide baten bideo bat zabaldu da Itsaslapurrak-eko pertsona bati sarrera galaraziz, ekitaldi horretarako janzkera-arauak ez betetzeagatik.

Sokatira kuadrillen arteko ekitaldi ofiziala da, eta hori arautzen dituzten arauak aho batez onartuta dituzte Herriko Taldeak osatzen dugun 16 kuadrillek. Janzkera koadrillen artean hainbat bileratan eztabaidatzen ari den gaia da. Hala ere, gure ustez, hain gai sentiberak eztabaida luzea eskatzen du. Horren ondorioz, erabaki zen janzkeraren gaia jaiak igaro eta gero aztertzea. Herriko Taldeak beti saiatu da kuadrilla bakoitzaren janzkera ofiziala zaintzen, batez ere ekitaldi ofizialetan, gure esentzia ez galtzeko. Izan ere, horrek, beste herrietatik bereizten gaitu.

Gainera, adierazi nahi dugu parte-hartzaile horren aldetik sare sozialetan zabaldutako informazioa ez dela zuzena. Gure ustez, Basauriko jai-eredua ez ezagutzea izan daiteke horren arrazoia. Ez baitu informazioa lortu bere koadrillaren eta Herriko Taldeak-en bitartez.

Behin baino gehiagotan adierazi zuen ekitaldian sartzeko asmoa, nahiz eta bere koadrillatik esan ez zituela arauak betetzen. Zigorrak koadrilla aho batez onartutako arauak aplikatu zituen. Hala eta guztiz ere, barkamena eskatu nahi du jokaeraren bat desegokia izan bazen.

Gure ustez, jarduera horiek ospea kendu eta boikota egin nahi diote hainat jendek egiten duen lanari. Gainera, LGTBI kolektiboaren aldarrikapenak, guztiz bidezkoak direnak, deslegitimatzen laguntzen dute. Kolektibo horrek beti izan du lekua gure jaietan, aurreko urteetan egiaztatu ahal izan den bezala.

Basauri Sanfaustos 2022. egitaraua

Basauriko jaiak 2022 Kartela

Urriak 8, larunbata

18:00 Kuadrillen elkarreratzea Udaletxean.
18:10 Alkate txikien eta kuadrillen harrera eta aurkezpena Udaletxean.
18:30 Conchi Basabe, gure pregoilari ospetsuari omenaldia.
18:35 Gure Eskarabilera maitagarriaren aurkezpena.
18:40 Alkate txikien agurra.
18:45 Alkatearen agurra.
18:50 Herriko Taldeak-en agurra.
18:55 Pregoia Udaletxetik.
19:00 Txupinazoa Udaletxetik. Gora San Fausto! Gora gure Eskarabilera! Gora Basauri!
19:00 Kuadrillen jaitsiera Eskarabilerarekin.
21:30 Jaitsieraren amaiera, Solobarria karpan. Eskarabilera Saria emango zaio "jaitsierarik onenari", eta gero, lonjak irekiko dira.
21:30 kalejira Gazte-leku fanfarrearen eskutik oinezkoen kaleetatik.
22:00 Disko festa Sound gazteentzat Solobarria karpan.
22:30 Euskal jaia!! Guda dantza-ren kontzertua Arizgoiti plazan.
23:59 Dantzaldia remix orkestarekin San Fausto plazan.

KUOTAK

GARRANTZITSUA AURTEN!
KOADRILEN BAZKARIRA APUNTATZEKO AZKEN EGUNA → URRIAK 3

IZENA EMATEKO KUOTA

 Helduak → 20€

 Gazteak (12-17) → 10€

 Txiki ama/aita kide izanda → 0€

 Txiki ama/aita kide EZ izanda →5€

 Kuadrillen bazkaria (Izena emateko urriaren 3 arte soilik) → 10€

 Karparamartxo → 10€

--------------------------------------------------------------------------

Bankutik egin nahi duenarentzat

Número de cuenta BBK: ES94 2095 0097 409105428363

Gaian jarri IZENA ETA KUOTA
__________________________________________________________________________

ZUZENEAN IZENA EMATEKO LEKUA ETA DATAK

Non → Basozelaiko Zentro Zibikoan; Ariz gelan.
Egunak eta ordutegia → Irailaren 30etik urriaren 7ra, 18:30tik 21:00 arte

Orriak