KOADRILA-BILERAK / REUNIONES DE LA CUADRILLA
Buenas gente!
Recordad que todos los viernes nos reunimos para preparar las fiestas.
Las reuniones serán a las 20h, en la lonja de la cuadrilla.
Os esperamos!
Buenas gente!
Recordad que todos los viernes nos reunimos para preparar las fiestas.
Las reuniones serán a las 20h, en la lonja de la cuadrilla.
Os esperamos!
Herriko Taldeakek zenbait kultur eta kirol ekitaldi antolatuko ditu urriaren 9 eta 17 artean, Basauri Bizirik lelopean. Ohiko jai batzuk ospatu ezin izanak ez du esan nahi geldirik geldituko garenik. Kulturaren sustapena eta ekitaldiotan basauritarren parte hartzea Herriko Taldeak osatzen dugun 16 kuadrilek ukaezintzat ditugu.Basauri Bizirik-en programak 30 ekitaldi inguru ditu. Bederatzi egunetan zehar kontzertu, musikal, zirku, kirol ekitaldi eta hainbat motatako ikuskizunak izango ditugu. Adin eta gustu guztientzat prestatutako programa da, edozein basauritarrek gozatzeko modukoa.
Ekimen guztiak ingurune seguruan ospatuko dira, Social Antzoki eta Solobarriako karpan batik bat. Horrez gain Bizkotxalden eta herriko beste toki batzuetan ere ekitaldiak antolatuko dira. Bihar 17:00etatik aurrera, urriak 1, gonbidapenak Social Antzokiko lehiatilan jaso ahal izango dira. Xehetasun guzti horiek gure sareetan, herrian zehar dauden karteletan eta “Herriko TaldeApp” (Android eta IOS) aplikazioan aurki daitezke.
Beti bezala, Herriko Taldeakek, Basaurin pentsatzeari utzi gabe, gurekin elkarlanean urteak daramatzaten elkarte eta artistak kontuan hartuta.
Basauri bizirik dagoela uzteko modu heberik ez zaigu bururatzen.
#BasauriBizirik
Herriko Taldeakek, Mikelatsek eta Basauriko Udalak:
Pandemiaren ondorioz bizi dugun osasun-egoera ikusita, Herriko Taldeak osatzen dugun 16 kuadrillek, Mikelatsek eta Basauriko Udalak erabaki dugu San Migeleko eta San Faustoko jaiak ez ospatzea. Tristea egiten zaigu beste urte batez jairik ez antolatzea, baina horixe da aukera bakarra: erantzukizunez eta zuhurtasunez jokatzea.
Dena dela, Basauriko bizitza kulturala eta aisialdia apurka-apurka berpizten joateko, Herriko Taldeakek eta Mikelatsek, Basauriko Udalaren laguntzarekin, zenbait ekitaldi kultural antolatuko ditugu, formatu txikian, edukiera kontrolatuarekin eta indarreko osasun-neurri eta-murrizketa guztiak beteta. Bai antolatzaileok, bai herritarrek, jarduera horietan (eta beste edozein unetan) zehar jende-pilaketak saihesteko erantzukizuna hartu behar dugu.
Badakigu basauriarrok, berriro ere, gure sen ona eta zuhurtzia erakutsiko dugula, herrian kutsatze-fokuak eta gizalegezkoak ez diren egoerak ekiditeko.
Batek daki zelan egongo garen datorren urtean… Guztiok espero dugu 2022an gure kaleak jai-giroan murgildu ahalko direla, berriro ere!
Bitartean, 2021 honetan, izan gaitezen zentzudunak eta zuhurrak. Egin dezagun gure esku dagoena, datorren urtean, berriro ere, jaietako jantziak jantzi ahal izateko, San Faustoren eta San Migelen laguntza txiki batekin.
Otsailak 18an, Herriko Taldeak-eko 16 koadrilek zuzendaritza batzorde berria aho batez aukeratu dute.
Bileran, hurrengo hautagaitza aurkeztu da, eta Alaiak, Basajaunak, Hauspoak, Mozkorrak, Ogeta Bat, Ontzak eta Urbiko Lagunak haien abala eman dute:
LEHENDAKARIA: Baltasar Hernández Hurtado (Edurre)
LEHENDAKARI ORDEA: Ane García Moneo (Zoroak)
DIRUZAINA: Iñigo Peña Miranda (Txikerrak)
IDAZKARIA: Alberto Santamaría Rúa (Basatiak)
BATZORKIDEA: María del Mar Belloso Freire (Itsaslapurrak)
BATZORKIDEA: Leire Malaina Huertas (Txikerrak)
BATZORKIDEA: Borja Sánchez Gregorio (Txanogorritxu ta otso maltzurra)
BATZORKIDEA: Miguel Ángel Marín Gonzalez (Basatiak)
Adeitasunez, agur.
Herriko Taldeak-eko zuzendaritza
Copyright © 2025,