Maskarila Erabili
#AurtenEz #EsteAñoNo
#AurtenEz #EsteAñoNo
Herriko Taldeakek eta Basauriko Udalak:
Ikusita pandemiak udan izandako bilakaera, eta osasun-ohartarazpenei kasu eginez, Herriko Taldeak osatzen dugun 16 kuadrillok eta Basauriko Udalak erabaki dugu sanfaustoak ospatuko genituzkeen datetan inolako ekitaldirik ez egitea.
Udalaren eta Herriko Taldeaken arduradunok Osakidetzako langileekin bilduta egon gara —Basauri-Arizko anbulatoriokoekin, hain zuzen ere—, pandemiak udan zehar izandako bilakaeraren berri jasotzeko. Hasieran, pentsatu genuen formatu txikiko ekitaldiren bat egitea. Orain, ordea, uste dugu zuhurragoa dela ezer ere ez antolatzea: batetik, osasun-egoera dela eta; eta, bestetik, beste udalerri batzuetan, «ez jaiak» ospatu dituztenean, berriro agertu delako birusa. Gure erabakiak, dena dela, eskatzen du basauriarrek ere arduraz jokatzea, gure herrian kutsatze-fokurik sor ez dadin. Eta badakigu herritarrek halaxe egingo dutela. Asier Iragorri Basauriko alkateak eskerrak eman dizkio Herriko Taldeaki, agertutako jarrera arduratsu eta solidarioagatik. Horrez gain, basauriar guztiei eskatu die «zuhurtziaz jokatzeko, eta jaiekin zerikusia duen ekintza oro ekiditeko (kuadrillen arropak janztea, bazkari jendetsuak egitea…)». Herriko Taldeakek, bestalde, adierazi du orain tokatzen dela erakustea «kuadrilla bateko kide izatea, jaiez gozatzea baino zerbait gehiago ere badela: Basaurirekin konprometituta egotea eskatzen du, eta, aurten, konpromiso horrek esan nahi du arduraz jokatu behar dugula, norberaren eta gainerakoen osasuna arriskuan ez jartzeko».
Basauriko Udalak eta Herriko Taldeak osatzen duten 16 kuadrillek sanfaustoak ez ospatzea adostu dute. Batetik, osasun arlotik ohartarazi dutelako udaren ostean birusa berriro ager litekeela; eta, bestetik, pertsonen arteko segurtasun-tarteari eta kontaktuari dagozkion neurriek indarrean jarraituko dutelako «normaltasun berria» delakoan zehar. Oso erabaki zaila izan da, baina sakon hausnartu dugu, eta arduraz jokatu nahi izan dugu, herritarren hobe beharrez. Eman beharreko urratsa zen. Aurten, jaiak baino, tokatzen dena da zuhurrak izatea: osasun-egoera zalantzazkoa da oraindik ere, eta, gainera, pandemiak gogor jo du gure herrian», adierazi dute.
Azken egunotan, Udalaren eta jai-kolektiboaren ordezkariek informazio-bilerak egin dituzte Basauri-Ariz anbulatorioko Osakidetzako langileekin —hain zuzen ere, gure udalerriko COVID taldeko koordinatzaileekin—, bertatik bertara jasotzeko gaur egungo egoeraren eta etorkizunerako iragarpenen berri.«Sanfaustoen ezaugarri behinena da jai herrikoiak direla: gustatzen zaigu kalean elkartzea, jaiak kalean bizitzea. Baina, eredu horrek, gaur gaurkoz, arriskua sorrarazten die basauriarrei», ondorioztatu dute. Asier Iragorri Basauriko alkateak eskerrak eman dizkio, publikoki, Herriko Taldeaki, jaiak ez egiteko erabakia hartzean erakutsitako adore eta erantzukizunagatik. «Basauriarren osasuna lehenetsi dute», esan du. Beste alde batetik, Herriko Taldeakek esan du «ezinezkoa» dela «ohiko gure jai-ereduari eustea: ezin da jaitsierarik egin, ez herri bazkaririk, ez kontzerturik… eta kuadrillek ezin dituzte lonjak zabaldu».
Ante la declaración del estado de alerta por parte del Gobierno Vasco, se ha decidido suspender la salida a la sidrería.
Hemos comprobado que Araeta no abre solo en temporada de sidrerías, por lo que se valorará si se realiza esta salida más adelante.
La sidrería se celebrará el día 04 de Abril. Este año cambiamos de sidrería (Sidrería Araeta, en Donosti).
Para apuntarse, día limite 25 de marzo.
Precio 45 euros (Menú + Bus)
Forma de apuntarse: mediante ingreso en la cuenta de siempre de Kutxabank, número ES94 2095 0097 4091 0542 8363 y confirmación por correo indicando nombre y apellidos a basajaunak92@gmail.com
Aúpa Basaja!!!
Copyright © 2024,