Oharra
Lagun agurgarriak,
Komunikatu honen arrazoia Herriko Taldeak elkarteko bilera batean Basajaunak koadrilaren kontra egindako akusazio larri bat gezurtatzea da; kontuan izanik jada herritik halako gezurra hasi dela tristeki zabaltzen.
2017ko urriaren 19ko batzarrean, koadrila bateko bozeramaileak Basajaunak koadrila ez zuela ez musika gelditu ezta eraso matxisten kontrako iragarkia jarri urriaren 14ko gauan (zapatua) salatu zuen, koadrila guztiek batzarran akordatu genuen gisa.
Hemendik, Herriko Taldeak-ekin batzartu eta geldiunea egin nahiz iragarkiak jarri zirela frogatu ondoren, Basajaunak koadrila akordaturiko neurriak hitzez hitz bete zituela eta bozermaile horren salaketa GUZTIZ GEZURREZKOA dela adierazi nahi dugu.
Konprobatzea nola badagoen jendea hainbeste aspertzen dena denbora emateko beste norbait iraintzen edota zikintzen benetan tristetzen gaituela; baina eraso matxistak bezalako gaiaren inguruan, norbaitek gu gizarte honetako gaitz hau desagertarazteko ez dugula parte-hartu hain faltsuki salatzea GUZTIZ ONARTEZINA da gure ikuspegitik.
Basajaunak koadrila, herriaren eta gizartearen zati baten ordezkari moduan, MATXISMOAREN ETA BERE EKINTZEN DESAGERTZEA gauzatzeko bere gaitasunen araberako babes eta laguntza handiena emateko betebeharra du; eta zalantzarik gabe ez dugu atzerapausorik emango borroka honetan. Argi utzi nahi dugu, modu berean, salaketa hau egindako pertsona edota koadrila konkreturik ez ditugula seinalatu nahi, eta gezur honekin bukatzeko modu hoberena post hau partekatzea eta zabaltzea ahalik eta gehien dela uste dugu, gure ikuspuntua argi gera dadin eta eta gertaera tamalgarri hau bukatutzat emateko.
Herriko taldeak elkarteari eskertu nahi diogu, era berean, erakutsitako eta emandako babes guztia.