HERRIKO TALDEAKEN ETA BASAURIKO UDALAREN OHARRA
Herriko Taldeakek eta Basauriko Udalak:
Ikusita pandemiak udan izandako bilakaera, eta osasun-ohartarazpenei kasu eginez, Herriko Taldeak osatzen dugun 16 kuadrillok eta Basauriko Udalak erabaki dugu sanfaustoak ospatuko genituzkeen datetan inolako ekitaldirik ez egitea.
Udalaren eta Herriko Taldeaken arduradunok Osakidetzako langileekin bilduta egon gara —Basauri-Arizko anbulatoriokoekin, hain zuzen ere—, pandemiak udan zehar izandako bilakaeraren berri jasotzeko. Hasieran, pentsatu genuen formatu txikiko ekitaldiren bat egitea. Orain, ordea, uste dugu zuhurragoa dela ezer ere ez antolatzea: batetik, osasun-egoera dela eta; eta, bestetik, beste udalerri batzuetan, «ez jaiak» ospatu dituztenean, berriro agertu delako birusa. Gure erabakiak, dena dela, eskatzen du basauriarrek ere arduraz jokatzea, gure herrian kutsatze-fokurik sor ez dadin. Eta badakigu herritarrek halaxe egingo dutela. Asier Iragorri Basauriko alkateak eskerrak eman dizkio Herriko Taldeaki, agertutako jarrera arduratsu eta solidarioagatik. Horrez gain, basauriar guztiei eskatu die «zuhurtziaz jokatzeko, eta jaiekin zerikusia duen ekintza oro ekiditeko (kuadrillen arropak janztea, bazkari jendetsuak egitea…)». Herriko Taldeakek, bestalde, adierazi du orain tokatzen dela erakustea «kuadrilla bateko kide izatea, jaiez gozatzea baino zerbait gehiago ere badela: Basaurirekin konprometituta egotea eskatzen du, eta, aurten, konpromiso horrek esan nahi du arduraz jokatu behar dugula, norberaren eta gainerakoen osasuna arriskuan ez jartzeko».