BASAURIKO UDALAREN, HERRIKO TALDEAK-EN ETA MIKELATSEN ADIERAZPENA

Herriko Taldeakek, Mikelatsek eta Basauriko Udalak:

Pandemiaren ondorioz bizi dugun osasun-egoera ikusita, Herriko Taldeak osatzen dugun 16 kuadrillek, Mikelatsek eta Basauriko Udalak erabaki dugu San Migeleko eta San Faustoko jaiak ez ospatzea. Tristea egiten zaigu beste urte batez jairik ez antolatzea, baina horixe da aukera bakarra: erantzukizunez eta zuhurtasunez jokatzea.

Dena dela, Basauriko bizitza kulturala eta aisialdia apurka-apurka berpizten joateko, Herriko Taldeakek eta Mikelatsek, Basauriko Udalaren laguntzarekin, zenbait ekitaldi kultural antolatuko ditugu, formatu txikian, edukiera kontrolatuarekin eta indarreko osasun-neurri eta-murrizketa guztiak beteta. Bai antolatzaileok, bai herritarrek, jarduera horietan (eta beste edozein unetan) zehar jende-pilaketak saihesteko erantzukizuna hartu behar dugu.

Badakigu basauriarrok, berriro ere, gure sen ona eta zuhurtzia erakutsiko dugula, herrian kutsatze-fokuak eta gizalegezkoak ez diren egoerak ekiditeko.

Batek daki zelan egongo garen datorren urtean… Guztiok espero dugu 2022an gure kaleak jai-giroan murgildu ahalko direla, berriro ere!
Bitartean, 2021 honetan, izan gaitezen zentzudunak eta zuhurrak. Egin dezagun gure esku dagoena, datorren urtean, berriro ere, jaietako jantziak jantzi ahal izateko, San Faustoren eta San Migelen laguntza txiki batekin.