BASAURI BIZIRIK Herriko Taldeaken kulturaren aldeko apustua.

Basauri BizirikHerriko Taldeakek zenbait kultur eta kirol ekitaldi antolatuko ditu urriaren 9 eta 17 artean, Basauri Bizirik lelopean. Ohiko jai batzuk ospatu ezin izanak ez du esan nahi geldirik geldituko garenik. Kulturaren sustapena eta ekitaldiotan basauritarren parte hartzea Herriko Taldeak osatzen dugun 16 kuadrilek ukaezintzat ditugu.Basauri Bizirik-en programak 30 ekitaldi inguru ditu. Bederatzi egunetan zehar kontzertu, musikal, zirku, kirol ekitaldi eta hainbat motatako ikuskizunak izango ditugu. Adin eta gustu guztientzat prestatutako programa da, edozein basauritarrek gozatzeko modukoa.

Ekimen guztiak ingurune seguruan ospatuko dira, Social Antzoki eta Solobarriako karpan batik bat. Horrez gain Bizkotxalden eta herriko beste toki batzuetan ere ekitaldiak antolatuko dira. Bihar 17:00etatik aurrera, urriak 1, gonbidapenak Social Antzokiko lehiatilan jaso ahal izango dira. Xehetasun guzti horiek gure sareetan, herrian zehar dauden karteletan eta “Herriko TaldeApp” (Android eta IOS) aplikazioan aurki daitezke.

Beti bezala, Herriko Taldeakek, Basaurin pentsatzeari utzi gabe, gurekin elkarlanean urteak daramatzaten elkarte eta artistak kontuan hartuta.

Basauri bizirik dagoela uzteko modu heberik ez zaigu bururatzen.

#BasauriBizirik

Basauri Bizirik