Zigorrak, Itsaslapurrak y Herriko Taldeak Komunikatua

Sare sozialetan eta komunikabideetan agertutako informazioen aurrean, kuadrillen arteko sokatira lehiaketan gertatutako gertakari bati buruzkoak, Herriko Taldeak-ek eta Zigorrak eta Itsaslapurrak kuadrillek honakoa adierazi nahi dugu:

Zigorrak kuadrilako kide baten bideo bat zabaldu da Itsaslapurrak-eko pertsona bati sarrera galaraziz, ekitaldi horretarako janzkera-arauak ez betetzeagatik.

Sokatira kuadrillen arteko ekitaldi ofiziala da, eta hori arautzen dituzten arauak aho batez onartuta dituzte Herriko Taldeak osatzen dugun 16 kuadrillek. Janzkera koadrillen artean hainbat bileratan eztabaidatzen ari den gaia da. Hala ere, gure ustez, hain gai sentiberak eztabaida luzea eskatzen du. Horren ondorioz, erabaki zen janzkeraren gaia jaiak igaro eta gero aztertzea. Herriko Taldeak beti saiatu da kuadrilla bakoitzaren janzkera ofiziala zaintzen, batez ere ekitaldi ofizialetan, gure esentzia ez galtzeko. Izan ere, horrek, beste herrietatik bereizten gaitu.

Gainera, adierazi nahi dugu parte-hartzaile horren aldetik sare sozialetan zabaldutako informazioa ez dela zuzena. Gure ustez, Basauriko jai-eredua ez ezagutzea izan daiteke horren arrazoia. Ez baitu informazioa lortu bere koadrillaren eta Herriko Taldeak-en bitartez.

Behin baino gehiagotan adierazi zuen ekitaldian sartzeko asmoa, nahiz eta bere koadrillatik esan ez zituela arauak betetzen. Zigorrak koadrilla aho batez onartutako arauak aplikatu zituen. Hala eta guztiz ere, barkamena eskatu nahi du jokaeraren bat desegokia izan bazen.

Gure ustez, jarduera horiek ospea kendu eta boikota egin nahi diote hainat jendek egiten duen lanari. Gainera, LGTBI kolektiboaren aldarrikapenak, guztiz bidezkoak direnak, deslegitimatzen laguntzen dute. Kolektibo horrek beti izan du lekua gure jaietan, aurreko urteetan egiaztatu ahal izan den bezala.

Herriko Taldeak-en eta berau osatzen duten 16 koadrilen aldetik, amaiera eman nahi diogu eztabaida honi. Izan ere, datozen bileretan gai horiek landuko ditugu, eta hemendik aurrera ahaleginak egingo ditugu basauriarrek sanfaustoez gozatzen jarrai dezaten.

Zigorrak, Itsaslapurrak y Herriko Taldeak